Albisteak

 

Pasa den ostiralean San Juan jaietan joko duen taldea aukeratzeko prozesua amaitu zen. Guztira 344 pertsonek eman dute botoa baina horietatik 330 boto izan dira baliodunak (gainerakoek ez zituzten botoa emateko baldintzak betetzen: epez kanpo bozkatzeagatik, Muskizkoak ez izateagatik, eskatutako adina ez betetzeagatik, boto errepikatzeagatik edo talde guztiak ez puntuatzeagatik).

Behin betiko emaitza honakoa izan da:

1. HUECCO: 1132 puntu
2. LA FUGA: 1128 puntu
3. KAOTIKO: 988 puntu
4. ZEA MAYS: 829 puntu
5. EL VEGA LIFE: 795 puntu

HUECCO-k ekainaren 21ean San Juan jaietan jotzeko oniritzia eman du, beraz, aurtengo kontzertuaren taldea konfirmatu dezakegu.