Albisteak

 

Linea Verde aplikazioaren funtzionamenduaren balorazioa egin da, eta 2015. urtean abian jarri zenetik, auzotarrek helarazitako jakinarazpen guztien % 86 konpondu ditu Muskizko Udalak, orotara, 1.786. Zenbaki horiek argi adierazten dute positiboa izan dela meatzaldeko udalerri honetan aplikazioa ezarri izana. Jakinarazpen kopuruak hazkunde esponentziala izan du, eta Muskizko Udalak erantzun eraginkorra eman die jasotako jakinarazpenei. Emaitza hauek ikusita, meatzaldeko Udal honek kanal zuzen hau erabiltzen jarraitzera animatu nahi ditu herriko bizilagunak.

Erregistratutako jakinarazpen bolumena dela eta, muskiztarrek helarazitako jakinarazpen gehienak “Kale Argiteria” gaiari buruzkoak izan dira, orotara, 313, eta guzti horietatik 296 konpondu dira (% 94). “Zaborrak” atalari lotutako jakinarazpenei helduta, guztira, 180 abisu iritsi dira, eta horietatik 170 arazori aurkitu zaie irtenbidea (% 94). “Kaleetako Garbiketa” esparruan, berriz, orotara, 135 gabezia konpondu dira (% 91), bildu ahal izan diren 147 jakinarazpenetatik. “Parke eta Lorategiak” multzoan 279 jakinarazpen batu dira, eta horietatik 250 konpondu dira (% 89). Bukatzeko, “Bide Publikoak eta Seinaleak” atalean, guztira, 215 jakinarazpen helarazi dituzte herritarrek, eta 215 abisu horietatik 162 konpondu dira. Ildo beretik, auzotarren inplikazio zuzenari esker, Muskizko Udalak erantzun azkarrak eman ahal izan ditu, eta Muskizko Udalak jasota ez zituen zenbait gabeziaren berri ere izan ahal izan du zerbitzu honi esker.

Zerbitzu hau abiarazi zen urtean 52 jakinarazpen bakarrik jaso ziren; 2016an, 737; eta 2017an, 487. Aurten, 519 jakinarazpen jaso dira, iaz baino 32 gehiago. Aurten, parke eta lorategiei buruzko atalean erregistratu dira abisu gehien, jakinarazpen guztien % 16,9, eta horietatik % 84,09 konpondu dira. Bigarren atala argiztatze publikoa eta semaforoak alorrekoa izan da, zehazki, % 14,45 bildu dira bigarren esparru horretan, eta % 78 konpondu dira. Abisu gehien bildu dituen hirugarren alorra bide publikoa eta seinaleak izan da, hain justu ere, abisu guztien %11,95 batu dira atal horretan.

Zerbitzua nola erabili

Zerbitzu hau erabili nahi duten pertsonek Linea Verde izeneko APPa deskargatu behar dute. Horretarako, Google Play edo APP Store delakoetara sartu behar da, Smartphoneak daukan teknologiaren arabera (Android/iOS). APPa aurkitutakoan, dohainik jaitsi daiteke. Deskarga burututakoan, erabiltzaileek jakinarazpena ze udalerritan erregistratu nahi duen aukeratu behar dute. Prozedura azkarra eta erraza da.
 
Jakinarazpen baten berri emateko, aski da “Jakinarazpen Berria” botoian sakatzea. Pantailan menu zabalgarri bat agertzen da, jakinarazpenen tipologia desberdinekin. Erabiltzaileek ze jakinarazpen motari buruz informatu nahi duten aukeratu behar dute. Modu automatikoan, APPak ezbeharreko koordenatu zehatzak detektatzen ditu. Ezbeharraren argazkia eta oharrak txertatzea da hurrengo pausoa. Bukatzeko, bidali botoiari sakatu behar zaio. Behin jakinarazpena bidalita, Udaleko langileek komunikatutako ezbeharraren berri izaten dute, eta une horretatik aurrera, atzemandako ezbeharra konpontzeko izapideak abiarazten dira. Era berean, herritarrek jakinarazpen bat jasotzen dute bere sakelakoan, dena delako ezbeharraren egoera aldatzen den aldiro.

Horretaz gain, Linea Verderen bitartez, erabiltzaileek ingurumenari buruzko edozein galdera helaraz dezakete. Horretarako, nahikoa da “Zure kontsulta egin” aukeratzea. Gehienez, 24 orduko epean, alor horretan aditua den lan-talde baten erantzuna jaso ahalko dute herritarrek, erabat dohainik.

Amaitzeko, www.lineaverdemuskiz.org domeinuaren bidez ere Linea Verde zerbitzura sar daiteke. Ezbehar baten berri eman eta galdera bat egiteaz gain, ingurumenari buruzko eduki zabala dago eskuragarri (praktika onen gida, aholkuak, udalerriko bertako informazioa…). Horretaz gain, 902 193 768 telefonoaren bidez ere informazioa eskura daiteke, 09:00etatik 18:00etara (deiaren kostua 0,07 €/min).

 Balantzea (PDF 460KB)