Albisteak

 

Larunbat honetan, abenduaren 15ean, 11:00etatik aurrera, Gabonetako elkartasunezko azoka bat izango da, Errota Zaharren. La Glorieta Kultur Elkarteak, Muskizko Udalarekin elkarlanean, ekimen solidario hau sustatu du. Elkartasunez betetako feria honetan hainbat elkartek hartuko dute parte, eta haur eta helduentzako mota bateko eta besteko jarduerak izango dira egun osoan.

Azoka honetan, hainbat taldek euren merchandising-a salduko dute, euren elkartasun ekintzak bideratzeko. Hain justu, honakoak izango dira gure artean: Malvaloka, Uno de los nuestros, Alez-Ale (jostailuak biltzen), No name Kitchen, Beti Abanto Sahararekin, Ongi etorri Errefuxiatuak Bizkaia, Muskizko Gazte Asanblada (neguko arropa eta campingeko materiala jasotzen), Aminata, Lagun Izan eta Meatzaldea Bizirik.

Egunean zehar askotariko jarduerak eskainiko dira, besteren artean, honakoak: haurrentzako tailerrak, 11:30ean; ipuin kontalaria, 13:00etan; “Muskizko Txikiteroen” saioak; igel lehiaketa bat; elkartasunezko pintxo-pote bat; eta kontzertuak, 19:30etik aurrera, The Bombermans, PotaUnAkzidente eta Ostabe taldeen eskutik. Hortik aparte, egun osoan, txurro eta koltxonetak izango dira.

Kartela (PDF 204KB)