Albisteak

 

Aurten jaietako taldea guztion artean aukeratuko dugu! Kontsulta itzazu hemen bozketaren datak eta prozedura:

Abenduaren 20tik urtarrilaren 3ra arte

Lotura bat jarriko da udal webgunean, kontzertua eskaintzeko balizko taldeen zerrenda ikusi ahal izateko. Data horietan, hasierako zerrendan agertzen ez diren beste talde batzuk proposatu ahalko dira, eta proposatzen diren taldeak behin betiko zerrendan erantsi ahalko dira, betiere kontzerturako bideratutako aurrekontuan sartzen badira. Kontzerturako ekarpen horiek posta elektronikoz egin ahalko dira gaztebulegoa@muskiz.com helbidera idatzita edo aurrez aurre Gaztegunera bertaratuta.

Epea bukatu eta gero, ateratzen den zerrenda hori behin betiko zerrenda izango da.

Urtarrilaren 7tik 11ra, LEHEN BOZKETA egingo da udal webgunean

Botoa emateko, NAN, izena eta bi abizen adierazi behar dira. Zerrendako taldeetatik 4 aukeratu behar ditu parte hartzaile bakoitzak. Epez kanpo egiten diren botazioak ez dira kontuan hartuko. Interneterako sarbiderik ez dutenek Gaztegunetik eman dezakete botoa eta botoa emateko laguntza ere Gaztegunean jasoko dute halakorik behar duten guztiek.

Urtarrilaren 15ean

Boto gehien eskuratu duten taldeen izenak argitaratuko dira Udal webgunean eta Udaleko sare sozialetan.

Urtarrilaren 21etik 25era, BIGARREN BOZKETA egingo da udal webgunean

Parte hartzaile bakoitzak 1etik 5era puntuatu beharko ditu aukeratu diren 5 talde horiek; eta boto guztien artean puntu gehien lortzen dituena aukeratuko da. Horrela hautatzen den taldea kontratatu ezin bada, bigarren taldera pasako litzateke txanda, eta horrela hurrenez hurren. Epez kanpo egiten diren botazioak ez dira kontuan hartuko.

Urtarrilaren 29an

Aukeratutako taldea argitaratuko da Udal webgunean eta Udaleko sare sozialetan.

Prozedura deskargatu (PDF 164KB)

Kartela (PDF 538KB)