Albisteak

 

Azaroaren 25a dela eta, hau da, Emakumeekiko Indarkeriaren Kontrako Eguna dela eta, Muskizko Udaleko Berdintasun Sailak hainbat ekintza antolatu ditu aste osoan. Muskizko biztanle guztientzat egingo dira ekintzak, izan ere, Muskizko biztanle guzti-guztiak kanpaina honen parte sentitzea da asmoa, egun berezi hau herritar guzti-guztiek aldarrika dezaten. Hori horrela izanik, udalerriko biztanle guztientzako sentsibilizazio ekintzak aterako dira aurrera, besteren artean, hitzaldiak, mota bateko eta besteko jarduerak eta tailerrak.

Egun berezi hau gogoratzeko, lehenengo eta behin, bi hitzaldi eskainiko dira Muskizen, hain justu ere, “Con golpe de mujer” eta “Sobreviviendo a la violencia machista en Guatemala”. Bi hitzaldi horiek astelehen eta asteazkenean izango dira, hurrenez hurren. Gaur, berriz, alegia, azaroaren 23an (ostirala), arratsaldeko 18:45ean, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko herri elkarretaratze bat egingo da Kultur Etxearen aurrean; eta 19:00etan, Puntu Lila lehiaketako sariak banatuko dira, M aretoan, udalerriko Emakumeen Elkartearen eskutik.

Asteburuan ekintza gehiago izango dira. Larunbatean, azaroak 24, Beldur Barik Topaketa izango da Gasteizen, eta hitzordu horretara joateko doako autobusak ipini dira. Interesa dutenek 946709936 telefonoan edo www.beldurbarik.org webgunean eskuratu ahal dute informazio gehiago. Azaroaren 25ean (igandea), beste behin ere, Berdintasunaren aldeko eta Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Meatzaldeko Topaketa egingo da. Muskizetik Ortuellara joateko doako autobusak ipini dira, zehazki, 10:40ean aterako dira, BBK-ko geltokitik. Hitzordu horretara beltzez jantzita joateko proposatu dute antolatzaileek.

Hurrengo astean, azaroaren 27an (asteartea), 10:30etik 12:00etara, MUSKIZ BHI zentroak antolatutako martxa izango da. “Berdintasun bidea ibiltzen egiten da” lelopean, hainbat hezkuntza zentrotako ikasleak elkartuko dira. Ostegunean, azaroak 29, “En tierra de hombres” filma eskaini eta ostean solasaldi bat eskainiko da, Kultur Etxeko M Aretoan.

Abenduan beste bi ekintza gehiago eskainiko dira. Abenduaren 3an (astelehena), “ La salud de las mujeres…¿Qué atención nos da Osakidetza?” izeneko hitzaldia eskainiko du Sara Ibáñezek. Abenduaren 17an (astelehena), berriz, 18:00etan “Publizitatea, jostailuak eta sexismoa” izeneko tailerra izango da, Kultur Etxeko M Aretoan.

Egitaraua (PDF 199KB)

Meatzaldeko 15. martxa (PDF 365KB)