Albisteak

 

Nazioarteko gizartearen parte da globalizazioa eta nazio artean gaur egun handitzen ari da interdependentzia. Horren ondorioz, gero eta ohikoagoa da lankidetzara jotzea, giza eskubideei dagozkien arazoei heltzeko. Hori horrela izanik, garapenari laguntzeko bideratzen diren 80.000 euroak mantentzen ditu Muskizko Udalak, hain justu ere, Euskal Fondoa, Alkamar eta Medicus Mundi izeneko elkarteentzat; egoera babesgabean dauden herrialdeei lagundu ahal izateko.
     
Alde batetik, Muskizko Udalak 52.000 euro bideratuko ditu Alkamar elkartearentzat. Farsian kokatuta dauden sahararrentzat. Aspaldikoa da Muskizko elkarte honen lankidetza saharar herriarekin, eta hainbat arazori egiten die aurre, besteak beste, bertan kokatuta dauden biztanleek gutxieneko bizitza osasungarri bat izatea bermatzen duten oinarrizko botikez eta osasun artikuluz hornitzea.

Bestalde, medikuntzaz, osasuna sustatzeaz eta pobretutako herrialdeetako osasun zerbitzuez arduratzen den Medicus Mundi izeneko elkarteak, orotara, 15.000 euro jasoko ditu, eta Euskalfondoa izeneko Lankidetzako Euskal Entitate Lokalen Elkartearentzat 4.000 €-ko diru-laguntza bideratuko da. Euskalfondoak hainbat proiektu finantzatzen ditu, besteak beste, ur edangarriko putzuak egokitzeko eta osasun zentroak eraikitzeko, eta garatzen ari diren herrialdeetan oinarritzen du bere jarduera. Horretaz gain, 9.000 euro inguru bideratuko dira larrialdi egoeretarako.