Albisteak

 

Mendiz Mendi Taldearekin elkarlanean, Bizikleta Egunaren lehen edizioa bultzatu du udalerrian Muskizko Udalak, elkartasunez betetako helburu bati begira. Larunbat honetan, azaroaren 10ean, goizeko 10:30ean, bizikleta txango bat egingo da herriko ibai pasealekutik, eta parte hartzaileek elkartasunez gainezka dagoen jomuga baterantz abiatuko dira, “Kilogramo 1 pedaletan” lelopean.

Irteera goizeko 10:30ean izango da, San Juan plazatik; handik El Pobaleko burdinolara abiatuko da; itzulera, berriz, ibai pasealekutik egingo da, La Arena hondartzaraino; eta handik berriro plazara. Martxan parte hartzeko baldintza bakarra da izena ematerakoan kilogramo 1 janari ez galkor uztea Antzeko Elkartea Elikagaien Banaketa izeneko elkarterako. Izena eman nahi duten horiek 10:15ak arte Udaletxean ipiniko den standera hurbildu beharko dute.

Elkartasunez betetako erronka honetako parte hartzaileak zozketa batean sartuko dira, zehazki, Mendiz Mendi taldearen 4 ekipazio zozkatuko dira, 6 eta 14 urte arteko haurrentzat, eta kasko batzuk. Zozketa, gutxi gorabehera, 13:00etan egingo da. Horretaz gain, goizean bizikleten zirkuitu bat ere jarriko da, txikienek euren abilezia erakusteko, eta bizikleta elektrikoen stand bat, interesa duten horiek probatu eta euren funtzionamendua ikusteko.

Elkartasunezko Masterclassa

Era berean, azaroaren 10ean bertan, goizeko jardueraren ostean, Dantza Aktiboko Elkartasunezko Masterclass bat ipiniko da, Venezuelatik etorritako familien alde, udaletxearekin eta udalerriko saltokiekin elkarlanean. Udal pilotalekuan, 17:00etatik aurrera, Cathyk (Muskizko irakasleak) eta Beak (Igorreko eta Dimako irakasleak) masterclass bat eskainiko dute, haurrentzako elikagai eta jostailuak biltzeko, Bizkaiko komunitate venezuelarrarentzat. Ekitaldi honetara etorri ezin eta produkturen bat eskaini nahi duten horiek Meatzari plazan dagoen Gaztegunera hurbil daitezke. Dantzaz gain, Muskizko Taekwondo Clubeko erakustaldi batez ere gozatu ahalko dute bertaratzen diren guztiak.

Bizikletaren Eguneko kartela (PDF 131KB)

Masterclass Solidariarioaren kartela (PDF 133KB)