Albisteak

 

Muskizko Udaleko Kultura Sailak Umore Denboraldia antolatu du, azaroko 17rako (larunbata), azaroaren 24rako (larunbata) eta abenduaren 1erako (larunbata). “Esto no es lo que me esperaba”, “Lo mejor de Yllana” eta “El Chef” lanek irribarre bat lapurtuko diete Meatzari Aretora hurbiltzen diren auzotar eta bisitariei.

Ikuskizun hauetarako sarrera bakoitzeko prezioa 10 eta 18 euro artekoa da, eta hiru saioak 19:30ean hasiko dira. Aurreko denboraldietan bezalaxe, ikus-entzuleen eskura 35 euroko abonu bat ipini du Muskizko Udalak, hiru saioetara sartu ahal izateko, eta abonu horrekin, azaroaren 10eko (larunbata) Sun Magoaren ikuskizunaz ere gozatu ahalko da.

Azaroaren 17an (larunbata), 19:30ean, “Esto no me lo esperaba” lanaren txanda izango da, hausnarketa ironiko eta dibertigarria, geure bizitzan daukagun paperari buruz. Azaroaren 24an (larunbata), Gorka Mínguezek hartuko du lekukoa, “El Chef” izeneko antzezlanarekin. Sukaldaritzari buruzko masterclass bat da, zeinean zapore eta usainak frustrazioekin, oroitzapenekin eta sekula bete ez ziren itxaropenekin nahasten diren. Gastronomiaren eta komediaren arteko bidea.

Bestalde, igandeko lehenengo larunbatean, “Lo mejor de Yllana” iritsiko da Meatzarira. Show horretan momentu handiak birpasatzen ditu konpainiak, hain justu ere, euren ibilbideko lehenengo 25 urteetako ikuskizunetako sketch-ik onenak.

Kartela (PDF 432KB)