Albisteak

 

Muskizetik El Pobaleko burdinolaraino doan ibai pasealekuko obretako azken lanak amaitzen ari da Muskizko Udala. Ibilbide natural baten bitartez, hainbat auzo uztartzen dira herrigunearekin, besteak beste, El Pobal, Nesilla eta Santelices. Horretaz agin, ibiltari eta kirol zale askoren topaleku ere bada. Aisialdi eta osasun binomioa, beraz.

Udan ireki eta gero, Muskizko Udalak mota bateko eta besteko lanak amaitzeari ekin dio; eta oraingo honetan, hormigoizko paperontzi ainguratu batzuk ezarri dira, paperontzi sendoak eskaini ahal izateko, eguraldi txarrari edo izan litekeen bandalismoari begira. Horretaz gain, ibiltarien intereseko informazio panelak ere ipini dira ibilbidean. Purisimo izeneko zubiaren azpian, leku horretan dagoen tunel txikian, informazio panel bat jarri da, inguru horretako material harritsua eta hareharrien sorrera azaltzeko. Ildo beretik, hurrengo egunetan, informazio seinale gehiago jarriko dira, eta Muskizko Udaleko arduradunak iturri bat jartzeko kokaleku onena baloratzen eta bilatzen ari dira, auzotarren eta oinezkoen eskakizunei erantzuna emate aldera.

Jarduera kulturaletarako zabalik daude leihoak bizikletaz eta oinez igarotzeko bide honetan, besteak beste, Enkarterriko iragana ezagutzeko ibilbideak eta El Pobaleko bisita nabarmentzen dira. El Pobaleko museo bizi horretan burdin minerala antzina nola lantzen zen ikus daiteke, eta dagoeneko kirol jarduerak egiteko ibilbide gisara erabiltzen dute udalerriko hainbat klubek gune hau. Muskizen, aisialdirako, jolaserako eta bizitza osasungarrirako aukera bat gehiago bihurtu da gaur egun Barbadun ibaiko pasealekua.

Taula (PDF 127KB)