Albisteak

 

Igande honetan, urriaren 28an, goizeko 09:00etan izango den IV. Mendi Ibilaldi Kulturalean hartuko du parte Muskizko Udalak. Historiaz betetako paseoak, guztira, 12 kilometro ditu eta zailtasun txikia du, hori horrela, familian gozatzeko eta Enkarterriko kostaldeko meatzeak, kargalekuak garbitegiak ezagutzeko hitzordu kulturala da.

Ibilbidea goizeko 9:00etan hasiko da, Pobeñako plazatik, eta kostaldeko auzo honetatik hasita bertaratzen diren horiek honako gune hauek bisitatuko dituzte: Campomar, Ontón (kargalekutik hurbil jan-edanak izango dira parte-hartzaileentzat), Kobaron eta Pobeña. Helmugan, hamaiketako txiki bat hartu ahalko dute parte hartzaileek eta material didaktikoa ere banatuko da. Itsaslur pasealekutik zertxobait aldatuko da ibilbidea, inguru hauetan izan diren lur jauzien eraginez.

Jarduera honetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute trueba@trueba.org helbide elektronikora idatzita edo 946707075 telefonora deituta. Aukera ezin hobea, Bizkaiko inguru pribilegiatu batean goiz kultural batez gozatzeko.

X. ibilbidea Barbadun ibaiko arroko burdinola, errota eta dorreetatik

Egun berean, alegia, urriaren 28an, X. Ibilbidea Barbadun ibaiko arroko burdinola, errota eta dorreetatik izeneko txangoa ere izango da, Enkarterrietako Museoak antolatuta. Ibilbideak, orotara, 26 kilometro dauzka. Parte hartzaileak Muskizko San Juan plazatik atera eta Avellanedako Juntetxeraino iritsiko dira. Avellanedako museoko jan-edanen ostean, doako autobus zerbitzu batek Muskizera eramango ditu berriro parte hartzaile guztiak. Ibilbide hau egin nahi dutenek informazio gehiago eskura dezakete telefono hauetara deituta: 94 650 44 88 eta 94 610 48 15.

Kartela (PDF 111KB)