Albisteak

 

Moto Club Iván López izeneko kirol elkarteak egoitza gisara erabiltzen duen lokala eraberrituko du Muskizko Udalak. Egoitza hau La Llosa de los Valles auzoan dago, eta lan hauen bidez azken urteetan izandako kalteak hobetzeko hainbat hobekuntza egingo dira. Obra hau aurrera ateratzeko aurrekontu osoa 22.754,05 eurokoa da BEZ barne.

Obras Santelices izeneko udalerriko enpresak egingo ditu lan hauek, hain justu ere, honako hauek: uralitazko estalkia eraistea, laminatua ipintzea, ur-iragazpenerako babesa ezartzea, ubideez hornitu eta ubideak kokatzea, eta lokala kanpotik eta barrutik margotzea. Horretaz gain, sarraila bikotzeko metalezko ate bat ere ipiniko da, eta leiho bat ere bai, burdin hesi eta guzti.