Albisteak

 

Burdinazko Mendietatik igaroko den Lehenengo Txakurkros probari laguntzen ari zaio Muskizko Udala. Orotara, 7,5 kilometroko zirkuitu zirkularra izango da, Bizkaiko V Txapelketa jokatuko da, eta Euskadiko Txakurkros Ligarako lehenengo lasterketa puntuagarria izango da. Ibilbideak bide berdea zeharkatuko du, hainbat pistatatik eta Galdames menditik. Irteera eta helmuga La Aceña antzinako tren geltokian izango da. Kirol proba hau 2018ko azaroaren 4an (igandean) izango da, goizeko 10:00etatik aurrera.

Elkarteek eta inguruko udalek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, Bide Berdea Enkarterriri aberastasuna eta enplegua eskainiko dizkion tresna bihurtzeko asmoz. Horri begira, hainbat ekintza eraman dira aurrera, besteak beste, iaz Megaduathloi bat sortu zen, bide honen erabilera, ariketa fisikoa eta kirola sustatzeko, eta kirol proban parte hartzen duten enpresa eta elkarteak ezagutzera emateko. Aurten, I Txakurkrosa izango da, eta proba honetan kirola eta maskotak uztartuko dira.

Parte-hartzaileek, orotara, 7,5 kilometro egin beharko dituzte bide berdetik eta mendi pistetatik. Irteera goizeko 10:00etan izango da, zailtasun ertaineko ibilbidea du, eta 250 metroko desnibela, igotzeko eta jaisteko. Proba hasi baino lehenago, zenbakiak jasotzera hurbildu beharko dute parte hartzaileek, 08:30etik aurrera, eta mota honetako probetan ohikoak diren albaitaritza probak ere egin beharko dituzte. Proba bukatu eta gero, usaimen erakusketa bat eta sari banaketa izango dira.

Izen-ematea eta lehiaketako oinarriak

Kirol lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek https://www.fvdi.eus/es/ orriaren bidez eman beharko dute izena. Federatuta dauden pertsonentzako kuota 10 eurokoa izango da; eta 14 euro, federatuta ez daudenentzat. Interesa duten pertsona horiek guztiek informazio gehiago eskuratu ahalko dute http://www.enkarterrialde.eus/ webgunean. Izena emateko epea proba hasi baino 4 egun lehenago itxiko da, hau da, urriaren 31n.

Kartela (PDF 236KB)