Albisteak

 

Udalerriko gune gehiagotan eskainiko du doako WiFi sarea Muskizko Udalak, beraz, zerbitzu zabalagoa eskaini ahalko da. Orotara, 15.000 euroko inbertsioa egingo da, alegia, WiFi publikoetarako Europako Elkarteak Europako udalerriei ematen dien diru-laguntzaren kopuru bera; eta horrela, 2015ean instalatu zen udal komunikazio sarea baliatuko du Muskizko Udalak, bide publikoak, saltokiak eta aisialdi guneak dauden udalerriko zazpi guneetan.

Instalazio berriari esker, Muskizko auzotarrek eta bisitariek dohainik izango dute Internet,  Errota Zaharren, Autonomian, San Juanen (plazan eta merkataritza gunean), El Cruceron, Pobeñan, Meatzarin, La Glorieta parkean, eta Udal Kiroldegiaren inguruan (skate park eta egingo diren igerilekuak). Doako WiFi zerbitzua eskuratu ahal izateko, udal webgunera jo daiteke, eta ezarritako baldintzak onartu eta gero, sarean nabigatu ahalko da. Doako zerbitzu hau, gune bakoitzean, orotara, 200 pertsona inguruk erabili ahalko dute une berean.

Muskiz, udalerri digitala

Zerbitzu hau handituta, Internet estaldura hiru lekutan eskaintzetik bederatzi lekutan eskaintzera igaro da Muskizko Udala. Gogoratu behar da 2016an doako WiFia instalatu zela, San Juan zelaian, Meatzari plazan, eta La Glorieta parkean, guztira, 600 pertsonak erabat doan nabigatzea ahalbidetzen duen sare global baten bidez. Instalatu diren sarbide puntuak berri-berriak dira, eta ia-ia nabigazio gailu guztiekin erabil daitezke (smartphoneak, tabletak, eramangarriak…).

Teknologia berriak herritarrei hurbiltzeko politikaren barruan, Muskiz udalerri digital eta adimentsu bihurtzea da egitasmo honen helburua. 2015ean panel digitalak elikatzeko sare bat instalatu zen, CCTV sistema baten bidez, iraunkortasunaren eta Smart City delakoaren barruan, eta orduan sare hori gerora era progresiboan handitu ahal izatea aurreikusi zen, betiere era irisgarrian, udalerrian komunikazio eta informazio digitalizatuko sistemak eskaini ahal izateko. Gero eta beharrezkoagoa da gure bizimodua iraunkortasunari begira eraikitzea eta premia horri erantzuten diote Smart Cityek. Horrela, hiri hauek azpiegituraz, berrikuntzaz eta teknologiaz hornitzen dira, CO2 isurketak txikitzeko eta energia kontsumoa murrizteko.