Albisteak

 
Oinezkoen bide-segurtasuna hobetzeko asmoz, La Rabuda auzoko bidea berriztatzeko lanei ekin die Muskizko Udalak, eta horretarako, guztira, 40.000 euroko aurrekontua bideratu da. Hainbat arlotan egingo dira lanak, esaterako, bide zoladura hobetuko da, euri urak drainatzeko bideari lotutako sistema bat ezarriko da, eta inguru horretako argiztatzea egokituko da. Muskizko udalerriko CONSAUDI izeneko enpresa ari da lan hauek guztiak aurrera ateratzen.