Albisteak

 
Udako hilabeteetako Muskizko argazkiak biltzeko asmoz, herritarrek parte hartzeko proiektu hau bultzatu du berriro ere Muskizko Udalak. Parte hartzeko, #GureMuskiz2018 hashtaga erabiliz udalerriko gune eta paisaia naturaletako argazkiak partekatu behar dira sare sozialetan. Udako sasoia bukatua eta gero, orotara, Muskizko leku desberdinetako 50 argazki inguru bildu ahal izan dira. Sare sozial bakoitzeko zozketa aleatorio bana egin da, bat Facebook-erako, beste bat Twitter-erako, eta beste bat Instagram-erako, eta Igor Alonsok, Andonik Gonzálezek eta Matxalen Aiok eskuratu dute saria: Muskizko Musika eta Umorea jardunaldietarako harpidetza bana.