Albisteak

 

Asteburu honetan, berriro ere, zakurren bilgune bihurtuko da Muskiz, izan ere, bertan izango dira Zakur Erakusketetako 54. Espainiako Lehiaketa eta 53. Nazioarteko Lehiaketa. Orotara, 1.600 zakur inguru elkartuko dira, eta pedigria duten 220 arraza.

Galdu ezin den hitzordu horietakoa Espainiako eta Nazioarteko lehiaketetan aritu nahi dutenentzat. Lehiakideez gain, bisitari ugari etorriko da, irailaren 8an (larunbata) eta 9an (igandea) Muskizera; beraz, egunotan gainezka izango da udalerriko San Juan zelaia.

Errusiako, Argentinako, Estatu Batuetako, Suitzako, Alemaniako eta beste hainbat lekutako erakusketariak hurbilduko dira, bai eta Espainiako Estatu osotik ere. Hori horrela, inguruotan batere ohikoak ez diren arrazak ikusi ahalko dira. Horretaz gain, zuzenean emango da finalen berri, Arion izeneko YouTube kanalaren bidez.

Muskizko Udaleko arduradunen arabera, Bizkaiko Txakur Elkarteak antolatzen duen Erakusketa hau Muskizen izatea aukera paregabea da, udalerriaren irudi turistikoa Europako nazioetatik zabaltzeko. Era berean, asteburu honetako hitzordu hau diru iturri garrantzitsua ere bada, izan ere, datozen egunotan okupazio altua izango da udalerriko hotel eta jatetxeetan.

Kartela (PDF 156KB)