Albisteak

 

Udalerriko tren geltokiaren aparkalekua eta astero azoka txikia hartzen duen Meatzari Aretoaren atzealdekoa berriz margotu ditu Muskizko Udalak. Esparru hauetako plazak berrantolatu eta margotuta, ibilgailu gehiagorentzako lekua eskaini ahalko du Muskizko Udalak bi aparkaleku hauetan. Lan hauetako zenbateko osoa 7.243,67 eurokoa da azoka txikia egiten den gunean; eta 2.170,10 eurokoa, geltokiko aparkalekuan.

Lan hauen bitartez, hiri inguruneko erabiltzaileen behar berrietara egokitu dira udalerriko bi aparkaleku hauek, eta horretaz gain, aparkaleku hauetan kaltetuta zeuden guneak konpondu dira. Meatzari Aretoaren atzealdean dagoen aparkalekuaren kasuan, aparkatzeko plazak 115eraino handitu dira eta desgaitasuna duten pertsonentzako beste 4 plaza ere egokitu dira; eta hortik aparte, azoka txikira saltzera etortzen diren horiei ere saltzeko gune gehiago eskaini ahalko dizkie Muskizko Udalak. Geltokiko aparkalekuari dagokionez, berriz, orotara, 65 plaza izango dira hemendik aurrera.