Albisteak

 

San Juan Ikastetxearen inguruan oinezkoen joan-etorriak errazte aldera, sarbide berri bat egokitu du Muskizko Udalak, Autonomiako haurrentzako jolasak dauden tokitik igarotzen den bidegorritik ikastetxeraino. Lan hauen aurrekontu osoa 3.300 eurokoa da. Sarbide berri honi esker, bertatik errazago ibili ahalko dira oinezkoak, eta horrela, lokatzez beteta egon ohi zela eta, Udalak jaso dituen auzotarren eskakizunei erantzuna emango zaie. Honakoak dira aurrera atera diren lanak: gunea induskatzea eta ormigoi inprimatuzko zoladura bat ipintzea.

Era berean, Autonomia kaleko haur parketik hurbil dagoen gune bat lurrez bete da, San Juan Ikastetxeko sarbideko lanetako lurra erabiliz. Neurri honen bitartez, gune honetan izan ohi diren ur pilaketek eragiten dituzten arazoak konpondu ahal izatea aurreikusten du Muskizko Udalak.