Albisteak

 

Igandean, uztailaren 15ean, Muskizek omenaldia egingo dio meatzaritzari lotutako bere iraganari, Pobeña 1890 ekimenaren edizio berria eginez. Antzezlanean, udalerriko bizilagunek meatzaritzari lotutako iragana hezurmamituko dute zenbait lekutan, eskualdeak izandako meatzaritzari lotutako iragana aitortzeko asmoz eta ondare historikoari balioa emateko.

Urtero bezala, Pobeñako bizilagunek meatzeetako iragana gogoratuko dute, XIX. mendearen amaierako bizitzaren zenbait eszena antzeztuz, hala nola, minerala zamatzea, bizitza tradizionala, janari-denda, itsasontziaren biltegia, notariotza, taberna, itsasoa eta arrantza, meategia eta barrenariak, ikatzeko mendi-hobiak eta eskolak. Agertokiak auzo osoan egongo dira, eta mineralez betetako idi-gurdia izango da horren batasun-lotura; horrela, gogoraraziko da bizitza osoak burdin-mea ateratzearen eta garraiatzearen tradizioan zetzala, eta, ondoren, biltegiratu egiten zela, mea-garraiorako itsasontziak helduko ziren zain.

Pobeña 1890 ekimenaren edizio berri honetan aurreikus daitekeenez, ehun pertsonak baino gehiagok antzeztuko dute, bisitariei zein belaunaldi horien ondorengoei bizitza behinola nolakoa zen erakusteko, atzerriko konpainiak heldu baino lehenago eta burdin-mearen ustiaketa industriala gertatu baino lehen. Halaber, garaiko ohiko produktuen dastaketa egingo da. Urte honetako erakusketak izango dira: sutegi-lanarena, iruleena, katxete bola-jokoarena (gizonezkoena eta emakumezkoena), eta argazki-erakusketa bat.

13:00etan elkarteei egingo zaie esker ona: batelariak, Muskizko txikiteroak, Urdaxko Udala, Meatzaritzaren Museoa... eta, gainera, garbitegian "Enkarterriko meatzealdearen garbitegiak" hitzaldia emango da. Herri-bazkaria baino lehenago aizkolari-erakusketa egingo da Natxo Landeta, Santi Monreal eta Ramón Aguirreren eskutik, eta Begoña Lópezi eta Ignacio Lakari omenaldia egingo zaie. Bazkariaren ondoren, 18:30ean minerala zamatuko da bateletan, mea-garraiorako portuan.

"Meatze-pintxoa" lehiaketa

"Meatze-pintxoa" lehiaketa izango da aurtengo berrikuntzarik deigarriena. Lehiaketaren asmoa izango da pintxo bat sortzea, patata egosiko zati bat oinarri, gatza, piperrauts mina eta olioa. Pobeñako sukaldaritza-establezimenduek eta bisitariei "meatze-pintxoak" eskaintzen dizkieten bizitza tradizionaleko agertokiek hartu ahalko dute parte. Pintxoak dastatzen dituzten bisitariek gosegarriaren balorazioa egin ahalko dute, Trueba Zentroko informazio puntuan (tabernaren ondoan) egongo den orrian.

Egitaraua (PDF 162KB)