Albisteak

 

Done Jakue Bidearen Bizkaiko Ostatu-emaile Boluntarioen elkarteak eta Muskizko Udalak guztira 8.000 euro eman dizkiete dohaintzan Udaleko zenbait elkarteri. Alez-Ale, Caritas, Hirugarren Adinekoen elkartea eta Emakumeen elkartea dira dohaintza jaso duten elkarteak, Udalaren onerako eragina izan dezaten. Diru-kopuru hori Pobeñako aterpetxean 2017ko udako denboraldian bildutako dohaintzei dagokie.

Ostatu-emaile Boluntarioen elkarteak, ohikoa den moduan, ez die ezer kobratzen bere instalazioetan ostatu hartzen dutenei.  Bisitariek, Estatukoek zein kanpokoek, jasotako abegi ona eskertzen dute dohaintzak emanez. Dohaintza ekintza altruista da, eta elkarteak urtero egiten du, meatzaldeko udalerri honetako bizilagun behartsuenei laguntza eskaintzeko helburuarekin.