Albisteak

 

Larunbat honetan, ekainaren 9an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Muskizko lehenengo Kick Boxing emanaldia izango da, Full Contact Muskiz Karate Klubaren 25. urteurreneko ospakizunen harira. Ekitaldi berezi honetan, orotara, gutxi gorabehera, 150 kirolari elkartuko dira, eta era bateko eta besteko erakustaldi eta esker-onak izango dira, Muskizko Udal Kiroldegian.

Ekitaldira sartzeko sarrera doakoa da. Hasieran, parte hartuko duten kirolari guztiak aurkeztuko dira. Arratsaldean, Muskizko klubeko haurren erakustaldi bat izango da, haur eta prekadete lehiaketa bat, haur eta helduen kick boxing erakustaldi bat eta kadete eta junior kategorietako lehiaketa bat. Horretaz gain, gerriko beltza duten klubeko garai bateko kirolariek erakustaldi bat eskainiko dute eta dagokien esker-ona jasoko dute. Era berean, senior mailako lehiaketa baterako tartea ere izango da, bai eta presidente, zuzendaritza eta presidente ohien omenaldia ere. Ekitaldiari bukaera emate aldera, hainbat oroigarri banatuko zaizkie parte hartzen dutenei.

Muskizko bertako klubarekin batera, honako klub hauek ere hartuko dute parte: Basakick, Contact Basauri, Bushidogym, Delta Santoña, Elite Sport, Elkar Markina, FEXMACK, Kb One, Laureano Team, Txapeldunak eta Team Sariri. Ekitaldi honetaz gain, beste hamaika ekimen ari da aurrera ateratzen Muskizko kluba, bere 25. urtemugako ospakizunen barruan.

Kartela (PDF 99KB)