Albisteak

 

Gallarreta Lantegiak S.L. enpresarekin duen hitzarmena luzatu du Muskizko Udalak, Muskizko hiri altzarietako mantentze-lanak, garbiketa eta konponketak aurrera ateratzeko, udalerrian dauden banku, mahai, eskudel, farola eta iragarki oholei dagokienez. Eginkizun hauek guztiak aurrera atera ahal izateko, orotara, 4.5000 euro bideratuko ditu hilero-hilero Muskizko Udalak, betiere dagokion hilean aurrera eraman diren lanen zerrenda aurkeztu eta gero.

Honako hauek dira Muskizko Udalak kontratatutako lanak: bankuak garbitu eta lixatzea, eta ondoren kanpoko margo metalikoa ezartzea; dauden torlojuak kendu eta burdineria herdoilgaitz berria jartzea; eta eskudelek izan ditzaketen eranskailuak kentzea. Banku bakoitzaren egoera kontuan hartuta, hilero-hilero, gutxienez 15 banku konponduko dira, eta hiruhilekoetako bataz bestekoa 18 bankukoa izan beharko da gutxienez, betiere lan egiten ari den berdegune edo parkeetan auzotarrek erabili ahal izateko bankuak egongo direla bermatuz.

Horretaz gain, 15 egunetik behin, Muskizko Udaleko iragarki ohol guztiak garbituko dira, epez kanpo dauden kartel eta iragarkiak eta Muskizko Udalekoak ez direnak kenduz eta grapa, zelo eta abarrak kenduz.