Albisteak

 

IES MUSKIZ BHI ikastetxeko ikasle-talde batek Egin eta Ekin programaren lehen saria jaso du DBHko 2. zikloko negozio-planen modalitatean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatuta, eta Ortzadarrek garatuta. Ecologic Bin deritzon proiektuarekin, IES MUSKIZ BHI ikastetxeko DBHko 4. mailako lau ikaslek lehen saria jaso dute, gizalege eta birziklapeneko proiektua garatuta.

Ikasleek aurkeztutako proiektuan zakarrontzi edo edukiontzi bat sortu dute, eta horrek bertara botatzen den zaborra pisatu, eta, horren arabera, txartelak ematen ditu. Txartelak udaltegietan aldatu daitezke deskontu-txartelen truke, herriko saltokietan erabiltzeko. Horrela, birziklapenaz gain, herriko merkataritza bultzatzen da nabarmen.

Programaren helburua da, ardurak hartzeko orduan, ikasleen artean ekintzailetza eta enpresa-giroa sustatzea, eta, halaber, erabakiak hartzerakoan ekimena edukitzea, eta zailtasunei aurre egiteko ahalegintzea eta gaitasuna baloratzea. Horretarako, hainbat ekintza gauzatzen dira: jarduerak, tailerrak, bisitak enpresetara..., eta, horietan, ikasleek negozio-plan bat garatu behar dute urtean zehar, ideia ekintzaile bati jarraituz.