Albisteak

 
Udako hilabeteetan, hain justu ere, ekainaren 15etik irailaren 9ra, Sopuertan erroldatuta dauden herritarren prezio berean erabili ahalko dituzte Muskizko auzotar guztiek Sopuertako kanpoaldeko igerilekuak, eta aldea Muskizko Udalak ordainduko du. Aurreko urteetan bezalaxe, ondoko herriarekin hitzarmen bat erdietsi du Muskizko Udalak, muskiztarrek Sopuertako igerilekuez gozatu ahal izateko.  Helduentzako igerileku bat, haurrentzako beste bat eta umeentzako aisialdirako guneak daude Sopuertako instalazioetan.

Familia abonua edo indibiduala atera nahi duten muskiztarrek Muskizko Udaletxera bertaratu beharko dute, eta Udaletxean udako denboraldirako abonua ateratzerakoan aurkeztu beharko duten errolda ziurtagiria emango zaie. Familia abonuetarako eta abonu indibidualetarako soilik balio du beherapenak; egun baterako sarreren kasuan, Sopuertan erroldatuta ez daudenen prezio bera ordaindu beharko dute muskiztarrek.