Albisteak

 

● Maiatzaren 17an, eguerdiko 12:00etan, ekitaldi bat antolatu dugu gure zentroan, Osakidetzako EEC Erakunde Sanitario Integratuari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Departamentuari eta Muskizko Udalari  gure esker ona adierazteko Jardunbide Egokien proiektu honetan emandako laguntzagatik.

● Ekitaldian honako hauek hartuko dute parte: Juan Miguel Campayo jn. (Osakidetzako Ezkerraldea Enkarterri Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko zuzendaria), Concha Cadiñanos and. (Ezkerraldea Enkarterri Eskualdeko Osasun Publikoko koordinatzailea. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila), Borja Liaño jn. (Muskizko alkatea) eta Javier Laiseca (Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendaria)

Aurtengo apirilean, Somorrostro Zentroak amaitutzat jo du DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako bere talde guztiei lehen sorospenen inguruan eskainitako prestakuntza: Bihotz-biriketako Bizkortzea (BBB), kanpoko desfibriladore semiautomatikoaren erabilera (DESA) eta eztarriko trabatzeen aurrean jokatzeko modua (Heimlich-en maniobra).
 
Ia 2.000 ikaslek eta langilek jaso dute prestakuntza, emergentzien aurrean beren erantzun-gaitasuna hobetzeko, Somorrostro Zentroak ikasleen prestakuntza integralaz daukan ikuspegiarekin bat etorriz. 
 
Trebakuntza-saioak aurrera eraman ahal izateko, Osakidetzako Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko pertsonal sanitarioaren laguntza izan dugu, bai eta  Muskizko Udalaren eta  Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Zikloko ikasle zein irakasleen laguntza ere.
 
Ikasturte honetan proiektu berritzaile bezala zabaldu bada ere, Somorrostro Zentroaren asmoa da datozen ikasturteetan berriro eskaintzea modu etengabean.
 

Ekitaldia noiz eta non:
 
● Somorrostro Prestakuntza Zentroa
● Ekitaldi Aretoa (Suberri)
● 12:00etan
 

Argibide gehiago:

● Andoni González
● Somorrostro PZko komunikazio-arduraduna
● andoni.gonzalez@somorrostro.com
● 661 30 42 01