Albisteak

 

“Loperen hezurrak” izenburupean, datorren maiatzaren 12an, Muñatones gazteluan, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea deitutakoak duela 70 urte egin zuen bisitaren 70. urtemuga ospatuko da, eta Muskizko Udalak ospakizun honetan parte hartuko du, ekimen hau antolatu duen El Pobaleko burdinolarekin eta beste hainbat erakunderekin batera. Nabarmendu behar da Kultura Ondarearen Europako Urtearen programaren barruan sartuta dagoela jardunaldi hau.

1948raino egin behar da atzera, festa eta kultura sustatzeko “Euskalerriaren Adiskideen Festa” izeneko ekimenaren nondik norakoak ezagutzeko. Festa horretan, gazteluaren ondoan, gaur egun desagertuta dagoen San Martin baselizan aurkitutako hezur batzuen hondar batzuetatik egindako azterketa mediku-forentse bat aurkeztu zen jendaurrean. Hezur horiek, antza denez, Lope García de Salazarrenak dira.

Muskizko historia eta ondasuna, eta batik bat, gaztelua bera ezagutarazteko asmoz, “Loperen hezurrak” jardunaldiaren baitan, Juan Manuel González Cembelín historialaria eta Pedro Castaños paleontologoa izango dira. Azken horrek, hezur hauek ikertzen jarraitu zuen 2000. urtean. Horiekin batera, Paco Etxebarria antropologo eta forentsea izango da. Ildo beretik, jardunaldiaren barruan Bienandanzas e Fortunas izeneko lanaren ahozko narrazioak ere izango dira, bai eta Khantoria izeneko Erdi Aroko musikako taldearen emanaldia ere, zeinak XV. mendeko musika lan batzuk joko dituen.