Albisteak

 

Gizarte Ekintzako Sailak babestuta, 2016ko irailetik 2017ko ekainaren 30era arte, IKASGUNE izeneko programa atera du aurrera Muskizko Udalak. Eskolako heziketa osatzen duten hezkuntza baliabideen gabezia daukaten eta kasu batzuetan gizartean desabantaila egoeran dauden udalerriko 6 eta 12 urte bitarteko adingabeek (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara arte) hezkuntza prozesu egokia jaso ahal izateko eta oro har eskolako laguntza eskaintzeko gunea da Muskizko Udaleko Ikasgune izeneko zerbitzua. 

Eskola umeek jarrera eta balio egokiak bereganatzeko esparruak sortzea, ikasleen maila akademikoa indartzea, euskararen erabilera sustatzea, autoestimua lantzea, gizarte heziketan familiak inplikatzea lortzea, adingabeek eskolaz duten irudia berreraikitzea eta dinamiken bidez adingabeei aisialdiaz gozatzeko eta gizarteko beste eragile batzuekin elkar eragiteko aukera eskaintzea dira helburuak. Parte hartuko duten ikasleen fitxak jaso eta hezitzaileek adingabeen taldeen berri izan eta gero, ikasleen ezaugarrien eta beharren araberako helburuak zehazten dira.

Muskizen erroldatuta dauden Lehen Hezkuntzako ikasleentzako programa da Ikasgune (23.000 euroko izan da), eta betiere talde heterogeneoak eraikitzen dira. Orotara, 55 eskola umek hartu dute parte: Cantarranako 37 ikaslek eta Ikastolako 18 haurrek. Familiekin batera egiteko ekintzei helduta, 46 kasu izan dira: Cantarranako 31 eta Ikastolako 15. Ildo beretik, banakako bilerak egin dira ikasturtearen hasieran eta hiru hilean behin. Horretaz gain, noizean behin familiek zuzenean hartu dute parte, eskola laguntzako saioetan.

El programa, con un importe de 23.000 euros, está dirigido al alumnado de Educación Primaria empadronado en el municipio de Muskiz, creando grupos heterogéneos.