Albisteak

 

Desberdintasun eta bazterketa egoerak konpontzeko, Berdintasun eta Giza Eskubideen Sailaren bitartez, 2017. urtean, Muskizko Udalak hainbat programa eta ekintza bultzatu eta garatu ditu. Indarkeria matxistako biktimak izan diren emakumeei arreta, informazioa eta jarraibide batzuk eskaintzeko, III Berdintasun Planean jasotako ekintzak bideratzeko eta bertako protokoloa garatu eta hobetzeko atera dira aurrera ekintza hauek guztiak. Horretaz gain, inguruko udalerriekin batera koordinazioa landu da elkarteetako eta hezkuntzako baliabideei dagokienez.

Aurreko urteko martxoaren 8aren harira, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jarduera egin dira, eta guztira, 268 pertsonak hartu dute parte (218 emakumeak; eta 50 gizonak), eta ahalduntzeari buruzko tailerrak, hitzaldiak, antzerkia eta erakusketak izan dira. Horretaz gain, Muskizko jaietan, eraso matxistak salatzeko sentsibilizazio kanpaina bat ipini da abian, Abanto-Zierbenako eta Ortuellako udalerriekin elkarlanean.

Beste alde batetik, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko egunean, hainbat ekintza programatu dira, eta orotara, 567 lagunek hartu dute parte. Aurrera ateratako ekintza batzuek eragin handia izan dute, besteak beste, Berdintasunaren Aldeko eta Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Meatzaldeko I. Topaketa, berdintasunaren aldeko “Calz-ARTE” kale ekintza, eta hainbat tailer.

Beldur Barik kanpainaren barruan, Somorrostro Irakasgunean hainbat tailer eraman dira aurrera hezkuntzaren esparruan, eta indarkeria matxistaren aurpegi desberdinei aurre egiteko konpromiso indibidual eta kolektiboa erakusteko helburua duen lehiaketa bat ere bideratu du Muskizko Udalak. Ildo beretik, Muskiz BHI hezkuntza zentroarekin lan egin da, irudi eta argazki lehiaketetan, zapatak kustomizatzeko tailer batean eta 260 ikasle inguru bildu dituen Berdintasunaren Aldeko Ibilaldian. Ekintza hauekin batera, Udaleko Hirigintza Sailarekin lan egin da, udalerriko garbitegiak eraberritzeko; Kultura Sailarekin, bibliografia espezifiko bat lortzeko; eta liburutegian “berdintasunaren aldeko txokoa” ere ipini da. Era berean, udalerriko Emakumeen Elkartearekin ere lan egin da; Muskizko Full Contact klubarekin, gazteen artean kirola ezagutarazi eta sustatzeko; eta bukatzeko, Berdintasun Batzorde bat sortu da.