Albisteak

 

Udalerriko hainbat azotan haurrentzako jarduerak sustatzen ari da Muskizko Udala, ekintza ludikoen bidez haurren artean ariketa fisikoa bultzatzeko asmoz. “Jolastaldia” da ekimen honen izena eta, arestian adierazi bezala, Muskizko Udaleko Kultura eta Kirol Sailak antolatuta, jarduera ugari aterako dira aurrera, udalerriko erdigunean baino jarduera gutxiago egiten diren auzo horietan.

Haurren artean kirola sustatzeko ekintza hauek ostiraletan egingo dira, 17:00etatik 20:00etara, eta horretarako hainbat puzgarri eta jolas ipiniko dira. Txikiei begira, oinarrizko puzgarriak eta tailerrak egongo dira; eta 6 urtetik aurrerakoentzat, sofistikatuagoak, esaterako, demolition ball, oztopodun puzgarriak, futbolin erraldoi bat eta rokodromo bat. Egun batzuetan, pedal bidezko autoak eta hoverboard delakoak (skate elektronikoak) ere izango dira.

Lehenengo jarduera aurreko ostiralean izan zen, udal pilotalekuan. Hasiera batean Meatzari plazan egitea aurreikusi bazen ere, eguraldi txarra tarteko, azkenean, frontoian egin zen. Bertaratu ziren umeek hainbat kirol puzgarriz gozatu ahal izan zuten, jardunaldi ludiko horretan. Hurrengoa apirilaren 27an izango da (ostirala), El Crucero parkean. Urtean zehar, aldatu egingo da “Jolastaldia” delakoaren kokalekua eta Poligonoa, Magdalena / Memerea eta beste hainbat inguru bisitatuko ditu. Epe laburrera, honako data hauek aurreikusi dira: apirilak 27, maiatzak 11 eta 25; eta ekainak 11.

Kartela ikusi (PDF 138KB)