Albisteak

 

Muskizko Udaleko Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuko bataz besteko balorazioa, ekimen honetan parte hartu duten profesionalentzat eta zerbitzu hau jaso duten herritarrentzat, 9 puntukoa da 10 punturekiko. Hortaz, aurreko urtean baino balorazio hobea jaso da 2017an, izan ere, 2016an, 8,50 puntukoa izan baitzen balorazioa. Muskizko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak sustatutako egitasmo honen bidez, 2017. urtean, orotara, udalerriko 95 kontsulta aztertu dira, gehienbat, gai zibilei buruzkoak eta familiarekin lotutako alderdiei buruzkoak.

Muskizko Udaleko Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuan parte hartu duten horien asebetetze maila ezagutzeko egindako inkestak argitu duenez, zerbitzua jaso dutenek eta zerbitzua eskaini dutenek oso ondo baloratzen dute egitasmoa. Hori da zerbitzua eskaini duen enpresak eskatuta egin den asebetetze inkestak azaleratutako ondorio nagusia. Orotara, 30 pertsonak hartu dute parte inkestan. 2017. urtean, Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuak 95 kontsultari erantzun die, eta 95 kontsulta horietatik 54 familiako gaiekin eta arlo zibilekin lotuta egon dira. Nolanahi ere, Gizarte Segurantzarekin, indarkeria matxistarekin eta etxegabetzeekin lotutakoak ere jorratu dira.

Erabiltzaileen profila

2017. urtean, orotara, Aholkularitza Juridikoko profesionalek aztertzeko 109 hitzordu eskatu dira; eta 109 hitzordu horietatik, azkenean, 95 aztertu ahal izan dira, azkenean, 14 bizilagun euren hitzordura bertaratu ez zirelako. Aurrera ateratako gai gehienak, martxoan, apirilean eta abenduan landu dira.

Zerbitzu hau erabili duten herritarren eta zerbitzu hau eskaini duten profesionalen asebetetze maila ezagutzeko egindako inkestak azaleratu duenez, 41 eta 50 urteen artean daude profesional hauen laguntza jaso duten Muskiztarren % 43; 51 eta 64 urteen artean, berriz, zerbitzu hau jaso dutenen % 23.

Zerbitzuaren kalitatea

Egitasmo honetan parte hartu duten profesionalentzat eta zerbitzua jaso duten herritarrentzat, 10 punturekiko 9 puntukoa da Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuaren bataz besteko balorazioa. Nolanahi ere, erantzuteko gaitasunean jaso du emaitzarik onena ekimen honek, hain justu ere, 9,46 puntuko bataz bestekoa, aurreko urtean baino emaitza hobea. Herritarren kexa bakar bat ere ez du jaso proiektu honek. Ildo beretik, komeni da nabarmentzea 2016 urtean baino emaitza hobeak eskuratu direla alderdi guztietan.

Zerbitzu hau eskaintzen duten horien profesionaltasuna ere bataz bestekotik gora dago, zehazki, 9,27 punturekin (kontsultei erantzuteko gaitasuna, komunikatzeko eta informazioa emateko trebetasuna, adeitasuna, kontsultei erantzuteko erantzukizuna…). Eskainitako aholkularitzaren kalitatea eta erabilgarritasuna ere bataz bestekotik gora dago (9,12 puntuko bataz bestekoa 10 punturekiko).