Albisteak

 

Udalerrian bizi diren nagusiei begira, suteak saihesteko zerbitzua eskaintzen jarraituko du Muskizko Udalak, izan ere, emaitza positiboa izan du suteei aurre egiteko duela urte batzuk abiarazitako ekimenak. Hori horrela, zeharo dohainik, kea detektatzeko gailuak instalatuko dira eta etxebizitzetatik ateratzeko krokisak egingo dira, beste lan batzuen artean, Muskizko nagusien segurtasuna handitzeko eta euren inguru hurbileko autonomia errazteko. Arestian adierazi bezala, gaur egun, guztira, Muskizko 150 etxebizitzatan parte hartzen dute suteei aurre egiteko zerbitzu honetan.

Etxebizitzetako suteak saihesteko ekimen hau bideratu ahal izateko, Muskizko Udalak, orotara, 11.900 euroko aurrekontua dauka, eta egitasmo honen bidez, suteak izateko arriskuak murriztu nahi ditu bakarrik edo pertsona nagusiekin batera bizi diren bizilagun horien etxeetan. Helburu horri begira, lan jakin batzuk aterako dira aurrera, besteak beste honako hauek: etxebizitzaren beraren inguru fisikoaren ikerketa egingo da; sute sorgune izan daitezkela eta, gas, galdara, aireztatze, berogailu eta abarren instalazioa aztertuko da; kea detektatzeko gailuak instalatuko dira; eta horrekin batera, pertsona nagusien kalte kognitiboak eta sentsorialak, mugitzeko zailtasunak eta bestelako premia sozialak ere baloratuko dira.

Gizarte Ekintza Sailaren bitartez, Muskizko Udalak segurtasunaren alorrean ahulagoak diren bizilagun horiek babesteko neurriak hartu nahi ditu; eta suteei helduta, gaitasun fisiko eta mental egokietan egonda ere, udalerriko bizilagun nagusiek suteak izateko arrisku handiagoa daukate, izan ere, kasu gehienetan denbora luzeagoa behar dute erreakzionatzeko. Hori horrela, keak detektatzeko sistemak instalatuta, programa honetan parte hartzen duten pertsona nagusi horien segurtasuna handitzeaz gain, euren autonomia luzatzeko aukera ere ematen zaie, euren etxebizitzaz eta euren inguru hurbilaz denbora luzeagoz gozatu ahal izateko.