Albisteak

 

Gaur egun dagoen itxaron zerrendari erantzuna emate aldera, beste % 50 erabiltzaile  gehiagori zabalduko die jantoki soziala Muskizko Udalak. Hori horrela izanik, hemendik aurrera, 20  mahaikide izatetik 30 mahaikide elkartzera igaroko da Muskizko jantoki soziala. Muskizko Udalak zerbitzua esleitu du, urteko 178.750 €-ren truke. Bi urterako kontratua da, baina kontratu luzagarria da, gehienez, 4 urtera arte.

Elikaduran eta nutrizioan gabeziak dauzkaten Eguneko Zentroko pertsonak, Atseden Zentroko bizilagunak, udalerriko pertsona nagusiak eta gizarte bazterketa sufritzeko arriskuan dauden herritarrei elikadura eskaintzea da jantoki sozialaren funtzioa. Gizarte integrazioa sustatzea eta gizarte arriskuan dauden pertsonen oinarrizko elikadura premiak asetzea da jantoki sozialaren helburua.

Oinarriak zehazterako orduan, lehengaien kalitatea eta janarien prestakuntza hartu ditu kontuan Muskizko Udalak, betiere bertako produktuak baloratuz. Hori horrela izanik, NIREA deitutako ekimenarekin bat egin du Muskizko Udalak. Lehen sektorea indartzea eta landa ingurunea berpiztea da NIREA programaren helburua, eta proiektu horretan lehen sektorea, landa ingurunea eta itsasertza osatzen duten pertsonak dira protagonistak. Ekimen horren bitartez, landa ingurune bizia izateak duen garrantzia eman nahi da ezagutzera, gure gizarte ereduaren oinarri gisara, betiere Euskadiren garapen sozial eta ekonomikoari laguntzeko.