Albisteak

 

Muskizko Udal Liburutegiko Zerbitzua luzatzea erabaki du Muskizko Udalak. Urtero-urtero adin tarte guztietako herritar ugari bertaratzen dira liburutegira, eta aurrera ateratzen diren hamaika jarduerei esker eta lan onari esker, urterik urte handituz joan da eta gaur egun udalerriko puntako zerbitzuetako bat da. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:45era dago irekita Muskizko Udal Liburutegia.

Gune multifuntzionala da Muskizko Udal Liburutegia eta adin tarte guztietako herritarrentzako mota bateko eta besteko jarduerak antolatzen dira bertan. Tipologia anitzeko erabiltzeentzako prestakuntza, informazioa eta aisialdia eskaintzea da Muskizko Udal Liburutegiaren filosofia. Hori horrela izanik, ongi bereizitako gune desberdinetan dago banatuta Udal Liburutegia, esate baterako, ikasteko eta liburuak kontsultatzeko gunea, taldekako lanerako gunea, hitzaldiak biltzen dituen aldizkari eta komikietako esparru informala, funts bibliografikoak dituen gunea eta haurrentzako txokoa. Haurren txokoa handituz joan da azken urteetan, batik bat, txikientzako jarduerei esker eta irakurketa klubari esker.

Muskizko Udal Liburutegia aitzindaria da, eta irakurle txartela eskatuta, material eta formatu desberdinetako dokumentuak denbora jakin batez guztiz dohainik eramateko aukera eskaintzen du. Eskatutako dokumentu hori eskaera egiterakoan eskuragarri ez badago, erreserbatu egin daiteke. Horretaz gain, kontsultatu nahi den liburu edo dokumentu hori Muskizko liburutegian ez badago, Muskizko liburutegiko langileak beste liburutegi batzuekin harremanetan jarri eta erabili nahi duten liburu edo dokumentu hori lortzen laguntzen diete erabiltzaileei.

Ordenagailu gela

Muskizko Udal Liburutegian interneterako sarbidea eta ordenagailuak ere badaude. Doako wifia ere badago, eta nahi dutenek euren gailuak ekarri eta erabil ditzakete. Horretaz gain, interneterako sarbidea duten ordenagailuak ere badaude liburutegian. 18 urtetik gorakoa izatea da liburutegiko ordenagailuak erabiltzeko baldintza bakarra; sinatutako baimena aurkeztea, 12 urtetik 18 urtera artekoen kasuan; eta 12 urtetik beherakoek heldu batekin egon behar dute uneoro. Ordenagailuak erabiltzeko tartea unean unean zehazten da, betiere egoeraren arabera. Ordenagailuetako zerbitzuaz gain, mailegu digitala ere eskaintzen du liburutegiak, internet bidez eduki digitalak eskaintzen dituena, streaming bidez, ordenagailuan edo gailu eramangarrietan.