Albisteak

 

Memerea auzoko saneamenduari ekingo dio Muskizko Udalak, eta horretarako, guztira, 98.372,64 euroko aurrekontua erabiliko da. Lan hauen bidez, La Magdalena eta Antonio Trueba kaleak batzen dituen hodiak dauzkan arazoak konpondu ahalko dira, izan ere, euria egiten duen sasoietan, gainezka egiten du Ferreteria Muskiz izeneko saltokiaren barruan dagoen kutxatilak. Euriek saltoki horren barruan eragiten dituzten kalteak kontuan hartuta, kolektore horretatik joaten den emariaren zati bat kentzea erabaki du Muskizko Udalak.

Honakoak izango aurrera atera beharreko saneamendu lanak: Muskiz BHI hezkuntza zentroko, Cantarrana Eskola Publikoko eta Gurugu-Memerea kaleko etxebizitza batzuetako urak jasotzea eta Geltoki kalean dagoen beste hodi biltzaile batera bideratzea. Gehitutako emaria bildu eta bideratzeko gaitasuna dauka Geltoki kaleko beste kolektore horrek. Lan hauen bitartez, guztira, % 85,7 jaitsi ahalko da, gaur egun aipatutako burdindegiaren azpitik joaten den ur emaria.