Albisteak

 

Muskizko Udaleko Herritarren Segurtasun Saila lanean ari da Udaltzaingoa herritarrengana hurbiltzeko. Hori horrela, herrian izan daitezkeen mota bateko edo besteko istripu, abisu, larrialdi eta bestelakoei begira, udaltzainen mugikortasuna erraztu nahi du Muskizko Udalak; eta helburu horri begira, bakarrik mugitzen diren udaltzainentzako motor bat eta auto bat erosi dira, txandaka lan egiten duten udaltzainak herritik hobeto mugitu ahal izateko.

Azken urteetan, hainbat aldaketa eraman dira aurrera Muskizko Udaltzaingoan, esate baterako, Muskizko polizia etxea udalerriko erdigunera mugitu da -gutxi gorabehera duela hiru urte eta erditik Meatzari plazan dago- eta udaltzainetako batek bere borondatez lanaldi zatituan lan egitea erabaki du, udalerriko hezkuntza zentroetan, herri barruko bideetan eta parkeetan presentzia handiagoa izan ahal izateko. Ildo beretik, Muskizko Udaleko udaltzainak herritik ahalik eta azkarren mugitu ahal izateko, bi ibilgailu berri hauek erosi ditu Muskizko Udalak.