Albisteak

 

La Rigadako Kultur Etxea eraberrituko du Muskizko Udalak. La Rigadako erakin honen zati desberdinetan mantentze lan ugari eramango dira aurrera, eta horrela, azken urte hauetan izandako kalteak konponduko dira. Orotara, 50.000 eurokoa da eraberritze lan hauek egiteko aurrekontu osoa.

Honako hauek dira Bitrans izeneko udalerriko enpresaren bitartez egingo diren eraberritze lanak: beheko solairuan dauden sei leiho zabalak aldatzea, ate nagusia eta biltegiko atea aldatzea, fatxada margotzea eta eraikinaren barruko mota bateko eta besteko konponketak egitea.

Aurrera eramango diren lan hauek apirilean hasiko dira, eta udako hilabeteetarako bukatuta egotea aurreikusi da, herritarrek abuztuaren erdialdean ospatzen diren La Rigadako jaietan erabili ahal izateko.