Albisteak

 

Animali eta landareen babesa bultzatzeko asmoz, Ingurumen Sailaren bitartez, Arraintxori Klubarekin elkarlanean, heriotzarik gabeko arrantza eskola bat sortu du Muskizko Udalak, herritarrak ingurumenaren garrantziaz eta berau zaintzeaz kontzientziatzeko. Arrantza Eskola honetako lehenengo jardunaldiak apirilaren 3tik 6ra bitartean izango dira, Aste Santuan, eta uztailean eta irailean ere jardunaldi gehiago izango dira. Arrantza Eskola honetan egingo diren askotariko jardueren bidez, Muskizko 10 urtetik 15 urtera arteko neska-mutikoek euren ingurua babesten ikastea da Muskizko Udalaren helburua. Parte hartzen duten neska-mutikoei Kirol Asegurua eta Arrantza Lizentzia aterako zaizkie.

Goizeko 9:30etik eguerdiko 13:30era artekoa da eskola hauen ordutegia eta bi zatitan banatuko dira. Goizeko 9:30etik 11:00etara, Kultur Etxeko M Aretora bertaratuko dira neska-mutikoak, eta Arrantzari eta Ingurumenari buruzko aurkezpen orokor bat eskainiko zaie. Lehenengo saio teoriko hauetarako sarrera librea izango da, nahi duten guztiak hurbildu ahalko dira. Eskola teoriko horien ostean, Barbadun ibaiko praktikarako unea iritsiko da. Barbadun ibaian gune bat egokitu da, begiraleek laguntzaz ikasleek teorian ikasitako hori praktikan ipin dezaten. Zentzu honetan, komeni da gogoraraztea heriotzarik gabeko arrantza egingo dela uneoro.

Arrantza Eskolan parte hartzeko interesa duten guzti horiek izena eman dezakete, 94 670 60 00 telefonora deituta, ingurumena@muskiz.com helbidera idatzita edo Muskizko Udaletxera bertaratuta. Izena emateko, honako datu hauek behar dira: izena, abizenak, adina, helbidea, NANaren fotokopia Lizentziarako eta Asegururako; eta gurasoen izena, telefonoa, helbide elektronikoa eta baimena.

Eskuorria (PDF 1,03MB)