Albisteak

 

Muskizen ibaiaren parean doan pasealekua udan irekiko da, aurreikusitako epeak beteta, herritarrek eta bisitariek ibilbideaz gozatu dezaten. Gogorarazi behar da ibaiaren parean Muskiztik El Pobaleko burdinolara doan pasealekua aisialdirako gune berri bat izango dela. Dagoeneko erabilgarri dagoen ibilbideak 8 kilometro ditu Kobaron, Pobeña, hondartza eta Muskizen artean, eta beste 4 kilometro gehitu zaizkio.

Era berean, azken informazioen arabera, prentsa-ohar honen bitartez jakinarazten da Muskizko Udalak Petronorren idazki bat jaso duela, eta, bertan, San Juan-El Pobal bide naturalean ur-bulkadako hoditeriaren proiektua gauzatzeko Plan Bereziaren tramitazioa bertan behera geratu dela adierazten dela, arrazoi ekonomiko eta teknikoak direla-eta. Idazki horren aurrean, Udalak azpimarratu nahi du beti jakinarazi izan duela ekintza hori ez zegoela itxita eta onartuta Udalaren aldetik.