Albisteak

 

Muskizko Udalak, udalerriko segurtasuna hobetzeko lanean, bionda bat (babesteko hesi bat) instalatu du Mellora igotzen den bidean, eta horretarako 22.002,64 euroko aurrekontua erabili da. 90 metroko hesiari esker, ibilgailuak seguruago igaro ahalko dira Mellora igotzen den errepidetik, eta horrela, erantzuna eman zaie Muskizko Udalak jaso dituen auzotarren eskakizunei.

Mellora igotzeko bidean bionda bat ipintzeaz gain, norabide bakarreko errepidea denez, "atseden gune" txiki bat ere eraiki da errepidearen albo batean, bi ibilgailuk aurrez aurre eta kontrako norabidean topo eginez gero, ibilgailuetako bat bazterbidean jarri eta inolako arriskurik gabe besteari pasatzen utzi ahal izateko. Horretaz gain, lanek iraun duten bitartean, bide batez, Muskizko Udalak areka garbitu du, euria egiten duenean bidea ez lokazteko.