Albisteak

 

12 urte bete ditu adikzioak prebenitzeko eta osasuna sustatzeko asmoz, eskola umeentzako, familientzako eta, azken batean, komunitate osorako Muskizko Udalak bideratzen duen programak, eta egitasmo honek emaitza positiboak jaso ditu, 2005. urtean abian jarri zenetik. Programa honen harrera ona ikusita, Muskizko Udalak lehiaketa aterako du berriro, horrela, egitasmoa mantenduko da eta Muskizko auzotar guztiek zerbitzu hau jasotzen jarraitu ahalko dute.

Aurreko edizioetan bezalaxe, Muskizko Udaleko arduradunek prebentzioari lotutako ekintzak egiten jarraitu nahi dute, betiere eskola eremua, familiak eta komunitatea kontuan hartuta. Hori horrela izanik, besteak beste, hainbat jarduera egiten dira udalerriko hezkuntza zentroetan, ekintza bereziak egiten dira Hiesaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko  egunean, eta  prebentzioarekin eta prestakuntzarekin lotutako ekintzak egiten dira herriko jaietan.

Jarduera hauek guztiak, batik bat, haurrentzat eta 18 urtetik beherako nerabeentzat daude zuzenduta, udalerriko biztanleen zati honek droga gutxiago kontsumitzeko eta drogen kontsumoa atzeratzeko. Hori horrela izanik, udalerriko hezkuntza zentroetan ateratzen dira aurrera Osasuna Sustatzeko eta Mendekotasunak Prebenitzeko Planeko jardueretako batzuk. Modu didaktiko eta hezigarrian, ikasleek elikadura ohitura osasungarriak barneratzea, alkoholaren, tabakoaren eta beste droga batzuk kontsumitzearen arriskuez jabetzea, zorizko jokoekiko prebenitzea, eta harreman pertsonalak eta gisa horretako beste gai batzuk lantzen dira, betiere hizkuntza argi, berritu eta erakargarrian. Bizitza osasungarria sustatzeko programa hezigarri honetan Muskizko hezkuntza zentro guztiak daude, eta guztira, 1.600 ikasle inguruk hartzen dute parte. Parte hartzaileen asebetetze-maila 4,6 puntukoa da 5 puntuekiko.

Bestalde, gurasoen inplikazioa behar-beharrezkoa da, ume eta gazteak hezteko eta kontzientziatzeko lan honetan. Hori dela eta, planeko arduradunek aparteko atala eskaini diete gurasoei, tresna pedagogiko erabilgarriak  eskaini ahal izateko, behar bakoitzera egokituta, drogen kontsumoaren edo bestelako jarrera arazotsuen aurrean. Nolanahi ere den, lan honen emaitzek islatzen dutenez, hurrengo egitasmoei begira, behar-beharrezkoa da egitasmoaren formatuaren gaineko hausnarketa egitea, izan ere, ekimenak arrakasta handia izan du izena eman duten pertsonen artean eta jasotako balorazioetan, baina apenas egon den izen-ematerik.