Albisteak

 

Linea Verde aplikazioaren funtzionamenduaren balantzea eginda, batez beste, auzotarrek jakinarazitako gertakari guztien % 72,6 konpondu ahal izatea lortu du Muskizko Udalak. 2017. urtean, orotara, 500 gertakari bildu dira, hain justu ere, 2016. urtean baino 138 gutxiago.

Jakinarazpenen bolumenari helduta, parke eta lorategiekin lotuta daude bildutako jakinarazpen gehienak, zehazki, jasotako guztien % 20, eta horietatik % 71,13 konpondu dira. Jakinarazpen gehien biltzen dituen bigarren eremua argiztatze publikoarekin eta semaforoekin dago lotuta, eta jakinarazpen guztien % 17,4 batzen da alor horretan, horietatik % 90,80 konpondu dira eta hori da aurreko urtearekiko gehien jaitsi dena, izan ere, gertakari guztien % 21,32 osatu zuen esparru horrek 2016. urtean. Zaborrak eta Kale garbiketa da hirugarren gai nagusia, eta ezbehar guztien % 17,2 osatzen du.

Arestian aipatu denez, arlo guztietan jaitsi da jasotako jakinarazpen kopurua, parke eta lorategietan izan ezik. Ildo beretik, kimak biltzea, animaliak bertan behera uztea, liztor habiak kentzea eta bandalismoa eremuetakoek jaso dute jakinarazpen gutxien. Eskainitako zerbitzuak auzotarren artean izandako harrera ona ikusita, zerbitzua eskaintzen jarraitzea erabaki du udal korporazioak.