Albisteak

 

Ingurumen Sailari dagokionez, herritarrek duten gogobetetze maila jasotzeko eta etorkizunean aurrera atera daitezkeen hobekuntza proposamenak biltzeko, Muskizko Udalak Berriemaile izeneko talde bat sortu du. Berriemaile taldeak inkesta batzuk egingo ditu, etxez etxe, era informatizatuan, eta horrela, herritarrei aholkularitza ere eskaini ahalko zaie. Galdetegi hauek 6 hilabetean zehar zabaldu eta jasoko dira, eta, guztira, lanik gabe dauden lau pertsonak hartuko dute parte, betiere tokiko ekonomia suspertzeko FORLANeko egitasmoaren barruan.

Muskizko Udalak, ekintza honen bidez, ahalik eta informazio gehien bildu nahiko luke, horrela, herritarren asebetetze maila argi ezagutu ahal izateko; eta horretaz gain, jasotzen diren proposamen eta ekarpen horien bideragarritasuna eta aplikagarritasuna aztertuko da.

Informazio liburuxka (PDF 1,34MB)