Albisteak

 

Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak hitzaldi bat antolatu du, nekazaritza ekologikoari buruzko talde monitorizatu bat sortzeko, eta interesa dutenei doako aholkularitza eta teknikak eskura ipini ahal izateko. Berbaldia urtarrilaren 25ean izango da, 18:30ean, Muskizko Kultur Etxeko M aretoan. Urtarrilaren 25ean egingo den solasaldi horretan, Babesten delako metodoa aurkeztuko da, labur-labur, eta horretaz gain, talde monitorizatu baten parte izatearen abantaila eta ideiak azalduko dira.

Talde monitorizatu honetan parte hartu ahal izateko baldintzak honakoak dira: Muskizen baratzea izatea eta baratzearen zati batean Babesten metodoa erabiliz produktu batzuk landatzea, hiru hilean behin egiten diren taldeko batzarretara bertaratzea eta produktu batzuk aurkeztea Ehiza, Arrantza eta Natura Azokan. Horretaz gain, parte hartzen duten horiek zenbait onura ere izango dituzte, esaterako, aholkularitza pertsonalizatua, nekazaritza ekologikoari buruzko aldizkari baterako harpidetza, konposta egiteko edukiontziak dohainik erabiltzeko aukera, bertako produktuetako haziak jasotzeko parada eta Areitz Soroarekiko koordinazioa.

Nekazaritza ekologikoari buruzko talde monitorizatu honetan parte hartu nahi baduzu, ipin zaitez harremanetan Muskizko Udaleko Ingurumen Sailarekin, ingurumena@muskiz.com helbidera idatzita edo 94 670 60 00 telefonora deituta (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara).

Informazio liburuxka (PDF 224KB)