Albisteak

 

Orain dela hilabete batzuk, obra zibila onartu zen; eta berriki, El Crucero parkean bakarrik garbitzen den komun bat instalatzea esleitu du Muskizko Udalak. Ekintza hau inbertsio planaren barruan sartuta dago, udalerriko auzotarren lehentasunen artean, eta lan hauen kostu osoa 60.000 euro ingurukoa da. 

Gaur egun, El Crucero parkean itxita dauden komun batzuk daude, eta orain dauden komun horietan egin litekeen edozein obrak gabeziak eragingo lituzke, komun horien kokalekua dela eta. Izan ere, orain dauden lekuan ura iragazten da lurpetik eta udalerriko goiko guneetatik.

Orain dela urte batzuk, Pobeñan ipinitako komun autogarbigarriak eta San Juaneko komun publikoak eraberritzeak izan duten harrera ona ikusita, Muskizko Udalak auzotarrentzako hirugarren komuna instalatuko du. Komun berri honetan ez da mantentze lanik egin beharko; izan ere, erabiltzen dutenak atera eta gero, bakar-bakarrik garbitzen da. Horretaz gain, bakarrik garbitzen diren komun hauek segurtasun kontrola eta haurrentzako aldalekuak dauzkate gaur egun.