Albisteak

 

Donibane pilotalekuan, hiru egunez, Muskizko Udalak antolatutako Gabonetako Haur Parkea izango da, bertaratzen diren haur guztien gozagarri. Jolasak, musika, ludotekak, puzgarriak eta tailerretarako guneak izango dira, abenduaren 27tik (asteazkena) abenduaren 29ra arte (ostirala), bi egunak barne, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. 2 urtetik 14 urtera arteko haurrei begira prestatu dira Gabonetako Haur Parkeko jarduerak eta mota bateko eta besteko ekintzak, eta parte hartzen dutenenen adinaren arabera banatu dira guneak.

Horrela, adinaren arabera, hiru eremutan zatitu da GHP. “Txikigune” deitutakoan 2 urtetik 4 eta 5 urtera artekoak elkartuko dira, eta bertan “Itsasoa” izeneko ludoteka puzgarri bat jarriko da. Ludotekan psikomotrizitate, mugikortasun eta eraikuntza elementuak, jolas interaktiboak, bola igerileku bat, pista amerikarrak, hagak eta abar izango dira. Horretaz gain, “Arrainontzia” deituriko koloredun bolazko puzgarri jauzilari bat egongo da; bai eta “Marraztu, margotu eta koloreztatu” izeneko tailerra ere, alderdi artistikoa garatzeko.

GHPko bigarren gunea 4 eta 5 urtetik 14 urtera artekoei begira dago, eta gune horretan bi txirrista dauzkan eskalatzeko puzgarri bat instalatuko da, super jumping bat, zezen mekaniko bat, eta aisialdirako gune bat jolas tradizionalekin (billarra, mahai-futbola…), mahai jolasekin eta teknologia berriekin (Wii kontsolak). Hirugarren esparrua, berriz, tailer desberdinak egiteko izango da eta tailerretan adin tarte guztiek hartu ahalko dute parte. Makillaje tailerrean aurpegi dibertigarriak margotuko dituzte. “Marraztu, margotu eta koloreztatu” tailerrak alderdi artistikoa landuko du, eta bide batez umeek egiten dituzten artelanak erakusteko balioko du, frontoiko bazter hori argiz eta kolorez betez. Eskulanak egiteko tailer bat ere izango da. Eskulan horietan material birziklatua erabiliko da, kontsumo arduratsua eta ingurumenarekiko errespetua lantzeko. 27an “Pop-Up eta 3D efektuko Gabonetako Postalak” tailerra egingo da. 28an, “Maskota txikiak” tailerraren txanda izango da. 29an, “Errege Magoen kolore askotako koroak” tailerra egingo da.

Jarduera musikalak

GHPn ekitaldi musikalak ere izango dira: Dj Kaktus ikuskizuna, abenduaren 27an (asteazkena); “Skratx” haurrentzako antzerki ikuskizuna, abenduaren 28an (osteguna); eta abenduaren 29an (ostirala), haur dantzaldia. Jarduera musikal hauek guztiak 19:00etatik aurrera egingo dira, eta euskaraz eskainiko dira.

Kartela (PDF 150KB)