Albisteak

 

Ohiturei jarraiki eta etxeko txikien gozagarri, Olentzerok Muskizko kaleak zeharkatuko ditu abenduaren 24an. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira Errota Zahar parketik abiatuko da, arratsaldeko 17:00etan; eta eguraldi txarra izanez gero, Giba kaletik aterako da. Errota Zahar parketik hasi eta Arkazieta, Giba, Sobalbadun eta Cendeja igaroko ditu kalejirak, Meatzari plazara heldu aurretik. Meatzari plazan Mari Domingiri eta Olentzerori harrera egingo diete Intzarri Dantza Taldeko kideek. 18:45etik aurrera, Mari Domingi eta Olentzero haurrekin egon eta euren gutunak jasotzea aurreikusten da. Horretaz gain, arratsaldean zehar, Meatzari plazan, gaztaina erreak eta txokolate beroa banatuko dira. Bukatzeko, 19:00etatik aurrera, Meatzari plazan bertan, Gabonetako Gutun eta Postal lehiaketako sariak banatuko dira.

Kartela (PDF 116KB)