Albisteak

 
‘La Caixa’ banketxearen Gizarte Ekintza Sailak, hain justu ere, Muskizko udalerriko Cendeja etorbidean daukan bulegoaren bitartez, 3.000 euro eman ditu, bere inguruko berehalako beharrei erantzuteko, kasu honetan, Muskizko udalerriko premiei aurre egin ahal izateko. Muskizko Udalaren bidez, Elikagaien Bankuari eman zaion laguntza honen helburua da lanik gabe edo lan baldintza eskasak dauzkatela eta egoera zaurgarrian dauden Muskizko udalerriko norbanakoak eta familiak babestea. Laguntza honi esker, elikagai sortak edo saski txikiak osatu ahalko dira, eta egoera zaurgarrian dauden Muskizko udalerriko auzotarren artean premiazko produktuak, haurrentzako materiala eta elikagaiak banatu ahalko dira.