Albisteak

 

La Sequilla auzora iristeko bidea eraberritzeko lanetako esleipena onartu du Muskizko Udalak, gaur egun oso egoera txarrean dagoela eta. Horretarako, guztira, 47.375,02 euro erabiliko dira, eta lurrazalaren zolatzea eta ura bideratzea dira Muskizko Udalak aurrera eramango dituen lanak.

Zoruaren azala berritzea eta euri urak bideratzea dira La Sequilla auzoko bidea hobetzeko lanen helburua, izan ere, nahiko egoera txarrean dago gaur egun. Horretarako honako lanak egingo dira: sasiak kentzea, garbitzea eta lurrazala prestatzea, aurrerako zolatu ahal izateko; “in situ” ormigoizko arroila bat ipinita, euri urak bideratzea, dagozkion ubide eta guzti; 20 zentimetroko lodierako ormigoizko zolata batez bidea berriro zolatzea; eta ezpondan harri lubetak instalatzea, higadura saihesteko.

Hasiera batean, behintzat, lan hauek 3 hilabeteko epean egin ahal izatea aurreikusten du Muskizko Udalak, eta lanak epeka egingo dira, horrela, inguru honetako auzotarrei eta oinezkoei ahalik eta trabarik txikiena egiteko.