Albisteak

 

Gero eta udalerri irisgarriagoa izateko lanean ari da Muskizko Udala, helburu horri begira, berebiziko garrantzia dute herriko zebrabideen egoerak, argiztatzeak eta ikusgarritasunak. Hori horrela izanik, herrian dauden oinezkoentzako pasabideei buruzko ikerketa bat egingo du Muskizko Udalak. Azterketa honi esker, beharrezko baldintzak beteko dituzte herriko oinezkoentzako zebrabideek eta oinezkoen irisgarritasunari lagunduko zaio.

Irisgarritasun baldintzak betetzen ez dituzten pasabide horiei helduta, Muskizko Udalak pasabide horiek irisgarriak ez izateko arrazoiak jasoko ditu, bai eta kasu bakoitzean eman beharreko konponbideak aztertu ere. Oinezkoen ikusgarritasun falta da arazo ohikoenetako bat eta problema horri irtenbidea ematea oso garrantzitsua da, oinezkoen ikusgarritasunagatik bakarrik ez, baita irisgarritasunari dagokionez ere. Kasu bakoitzean, egin beharreko egokitzapenak aztertuko dira, esate baterako, oinezkoentzako pasabideetatik hurbil dauden aparkalekuak beste era batera banatzea, oinezkoak ikustea eragozten duen edozein hiri-altzari mugitzea eta espaloiak aldatu edo jaistea. Egokitzapen hauek eginda, Muskizko oinezko pasabide guztiak irisgarriak izan ahalko dira, herritarren mugikortasunari dagokionez.