Albisteak

 

Puntu Lila bertako lehiaketa, “Calz-arte por la igualdad” izenburua duen jarduera artistiko eta kolektibo bat, eta Muskizko Bigarren Hezkuntzako Institutuak antolatu eta udalerriko hezkuntza zentroak elkartuko dituen ibilaldia dira Muskizko udalerrian Emakumemen aurkako indarkeria desagerrarazteko aurten aurrera aterako diren jarduera nabarmenenak.

Ekitaldi hauek gaur hasiko dira, azaroaren 22an, hain justu ere, “Indarkeriaren Korapiloa askatzen (Guatemala)” izeneko hitzaldiarekin. Hitzaldia kultur Etxeko M Aretoan izango da, 19:00etatik aurrera. Ostiralean, azaroak 24, herritarren elkarretaratzea izango da, Kultur Etxearen aurrean, 18:00etan; eta horren ondoren, Muskizko Emakumeen Elkarteak, parte hartze handia lortuz, urtero-urtero hutsik egin gabe antolatzen duen Puntu Lila txapelketaren sari banaketari ekingo zaio. Emakumeen aurkako nazioarteko egunaren harira, “Calz-arte por la igualdad” izeneko ekintza artistiko eta Kolektiboa eramango da aurrera, Meatzari plazan.

Azaroaren 26an, meatzaldeko udalerriek Berdintasunaren aldeko eta Genero Indarkeriaren Aurkako Topaketa egingo dute, Las Carreraseko pilotalekuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Las Carrerasera hurbildu nahi duten muskiztarrentzako autobusa izango da, hain justu ere, 10:40ean aterako da, El Crucero kaleko BBK-ko geltokitik. Las Carrerasera autobusez hurbildu nahi dutenek izena eman beharko dute, azaroaren 24a baino lehenago, udalerriko Emakumeen Elkartean.

Nolanahi ere, Muskiz BHI zentroak bideratutako ibilaldia da Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko aurrera aterako den ekintza aipagarriena. “Berdintasun bidea ibiltzen egiten da” lelopean, herriko hezkuntza zentroetako ikasleek udalerria zeharkatuko duen osteratxoa egingo dute, 10:30etik aurrera. Eguerdi aldera, herriko ikasleei harrera egingo die Udaletxean Borja Liaño Muskizko alkateak.

Larunbatean, hilak 2, Beldur Barik Topaketa egingo da Eibarren. Ekitaldi horretan Beldur Barik EAEko lehiaketako sariak banatu eta indarkeriaren aurkako aurkezpenak, tailerrak eta bestelako ekitaldiak ere eskainiko dira. Eibarrera hurbildu nahi duten muskiztarrek Bizkaitik aterako diren doako autobusak izango dituzte. Informazio gehiago nahi duenak 946709936 telefonora deitu edo www.beldurbarik.org webgunean sar daiteke. Egitaraua bukatzeko, “Volar” izeneko filma eskainiko da, abenduaren 11n, 18:30ean, Kultur Etxeko M aretoan. Emanaldiaren ostean, hizketaldi bat izango da, filmeko protagonistekin.